Teknologia albisteak

EuskoSare, munduko euskal komunitatearentzako tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2005-09-15 : 10:09

EuskoSare sarean dugu. EuskoSarek "Euskal Sarea" esan nahi du eta Munduko Euskal Komunitatearen hazkuntza sustatzen du, komunikazioa areagotuz eta munduko euskaldun, euskaldunen lagun eta haien erakunderen arteko lankidetzaren bitartez; internet bidez zein saretik kanpo harremanak sortzea izango da helburuetako bat.

Sareko helbidea www.euskosare.org da, eta munduko leku guztietako euskaldunen parte-hartzearekin garatzen eta kudeatzen dira EuskoSareren komunitate birtualak deiturikoak, edukiak, zerbitzuak eta programak.

Euskosareri buruz atalean EuskoSare sare irekia, hierarkiarik gabea, deszentralizatua eta anitza dela irakurtzen dugu. Euskaldun guztiena da eta euskaldun guztien zerbitzura dago. Lankidetzan oinarrituta dago; hortaz, mundu osoko euskaldunen borondateak bateratzeak eta lankidetzarako ekintzak antolatzeak berebiziko indarra du, eta horrek sarean dabiltzan norbanakoen aukerak izugarri handitzen ditu.

Munduaren ingurumarian sortuko diren era askotako harreman pertsonal eta instituzionalen sare aberatsaren bitartez, kultura, hezkuntza, gizarte eta ekonomia emariak areagotu egingo dira, eta horrek Euskal Herriaren eta euskaldunak bizi diren herrialde guztien hazkuntza eta garapena lagunduko du.

EuskoSare Eusko Ikaskuntzak bere Euskomedia Fundazioaren bitartez gauzatutako ekimena da.

EuskoSareren egoitza nagusia Buenos Airesen dago, Argentinan: eta zerrenda luzea ageri da kolaboratzaileen artean.

Erantzun

Sartu