Teknologia albisteak
1

Iturriaga izan zen goizean nagusi, Egaña arratsaldez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-12-19 : 16:12

Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiaren gunean argitaratu ditu atzoko finaleko atalez ataleko puntuaketak. Finaleko eta finalaurrekoetako puntuaketa guztiak dokumentu bakar batean bildu ditugu guk.

Bertsozale Elkarteak atzokoak PDF batean argitaratu ditu. Guk finalaurretako datuak eta analisi gehigarri batzuk batu ditugu beste dokumentu honetan. (hau ere PDF-a).

Goizean, 754 punturekin amaitu zuen saioa Unai Iturriagak, txapela Bizkaian geratuko ote zen esperantza (Igor Elortzaren buruan bazen ere) azaldu zuenean kartzelako gaian. Andoni Egaña bi puntura zihoan.

Arratsaldez, ordea, aldea jan egin zion Egañak Iturriagari, bai denen arteko jardunean, eta baita buruz burukoan ere.

Buruz-buruko iritsi arteko bertsoaldirik puntuatuena Lujanbioren 8ko haundiko ariketa izan zen, batazbeste 7,57ko puntu jaso baitzituen. Iturriagaren arratsaldeko 6ko txikikoa ere ez zen urruti ibili: 7,56. Buruz-buruko osoan, ordea, Egaña ia-ia batazbesteko horretaraxe iritsi zen: 7,55. Eta 7,93 aulkiari abestutako 9ko txikikoan.

Hoiek eta askoz datu gehiago beheko pdf honetan, non lan bakoitzeko puntuak, batazbestekoak eta lan bakoitzean bertsolarien ordena erakusten diren. Eta, kalkulu orria prestatuta genuenez gero, finalaurrekoak ere sartu egin ditugu, propina.

Erantzunak

Sustatu
2005-12-19 : 18:27

Imanol Muruak Mahai Jokoan blogean harrapatu du Elkarri aldizkariko azken aleko (121.a) elkarrizketa bikoitz ezin aproposagoa: bi bertsolari aukeratu, eta Iturriagari eta Egañari egin elkarrizketa Daniel Martiarenak. Ale hori ez dago oraindik Elkarriren aldizkariaren webgunean, baina politikaz zer dioten laburbiltzen du printza batzuetan Muruak berak.


Erantzun

Sartu