Teknologia albisteak
2

Jaurlaritzaren laguntzen banaketa eta webguneetako kontagailuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-03-22 : 10:03

Euskara eta teknologia berrien alorrean Eusko Jaurlaritzak 2005. urterako emandako diru-laguntzen esleipena gaur egin da publiko EHAA buletinean. Zenbait eskatzaile laguntzarik gabe geratu dira ez dutelako beren webgunean eskatutako kontagailua bistan jarri.

2005eko jardunerako laguntzak, berak, 2006ko udaberria hasitakoan egin dira publiko. Deialdia bera ere urtea amaitzearekin batera etorri zen, azaroaren amaieran, Sustatun argitaratu genuenez.

Ondoren, aurtengo urtarrilean, laguntza hauekin lotutako mugimendu bitxi bat gertatu zen Interneteko euskal esparruan: kontagailuak azaldu ziren hainbat webgunetan (Sustatun ere orduan egin genituen publiko geureak). Laguntzekin lotutako baldintza honek ekarri zuen hori: Diruz lagunduko diren atari eta webguneen kasuan erabiltzaile-kopurua neurtu ahal izateko modua eduki behar dute eta, aldi berean, ikusgai egongo da pantailan eskabidea egiteko epea bukatu orduko.

Baldintza hau funtsezkoa suertatu da webgune batzuk laguntzarik gabe uzteko, azkenean, ebazpenean irakurtzen denez.

Sustatun albiste horren harira argitaratu genuenez, kontagailu horiekin erakusten dena oso gauza desberdinak dira (funtsean bakoitzak eskura duena edo nahi duena jar dezake), eta zer kontatu nahi duen Jaurlaritzak ez dago argi.

Diru banaketa

Laguntza handiena jaso duten proiektuak honako hauek dira:

Esleipen guztia EHAA buletinean duzu.

Sustatu ez da ageri jasotzaileen zerrendan, ez baita deialdi honetara aurkeztu. Jaurlaritzaren lehenagoko beste deialdi batera (euskarazko hedabideentzakoa) aurkeztu genuen webgune hau, eta 6370 euro jaso zituen hartatik 2005.eko jardunerako. Esleipen hartaz informazioa hemen.

Erantzunak

Aitor
2006-03-22 : 17:32

Egia esan kontagailuen asuntoa nahiko barregarría da.


Seguru nau, laguntza deialdi hontara aurkezu diren webgune geinen kontagailuak ezer gutxi balio dutela: gaizki kontatzen dutela, bistari bakoitza bisita beren habinbat aldiz kontzen dutela, etab.


Baina laguntza jasotzeko beharrezko baldintza zenez, denok jarri dute kontagailua, nahiz eta ezertarako ez balio.


Beno, despistatuak ere egon dira, Alianzo-ren Bilbao.bi webgunbearen kasua adibidez. Ez dutela 1, 2, 3, 4, ... kontatzen duen kontagailurik bistan jarri eta laguntzarik gabe geratu direla. Horren ordenez "Stats" dioen lotura bat jarri dute behekaldean zeinek benetako estatistika batzuetara eramaten gaituen, baina azken finean ez da "bistan dagoen "kontagailu bat", beraz proiektu baztertua...


Hala ere webgune hortan ez da euskararik kusten... beraz...


Bukatzeko, orain dela egun pare bat deialdi honen inguruan zerbait idatzi nuen.


Ondo segi!

Aitor
2006-03-22 : 17:34

Aurreko iruzkina txarto formateatua geratu zait...

Erantzun

Sartu