Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpena
Mutilmedia ¦ Mutilmedia ¦ 2006-04-06 ¦ 20:50 ¦ Blogak
Blogak 2.0 ekitaldian izan ginen, bertan Web 2.0ren inguruan egin ziren aurkezpenak jarraitzen, eta zuzenean egin genuen gertatutako eta aurkeztutako guztiaren jarraipena. EyeOS, Enpresa 2.0, Aggregators, Bilatzaileak, Journalism 2.0, MusicStrands, Web 2.0 Teknologiak, Geographical Mashups, Blogak Unibertsitateetan eta Politika 2.0 gaietan banatu zen jardunaldia.
Laburpenaren helbidea: http://www.mutilmedia.com/?p=188
Erantzunak
Mutilmedia 2.0 txalo bero bat
ptx | irratia.com ¦ 2006-04-07 ¦ 07:49
Benetan, poztekoa izan da blogak 2.0 topaketa honetan, euskaldunok izan dugun konplizitatea eta 2.0 jarrera.
Ezagutu barik kolaboratu dugu, agurtu, keinu egin, aritu, hitz egin, ezagutu eta lan egin.
Backchanel edo txat bat sortu da okasiorako, eta hizkuntz politikako teknikariek baino hobeto, euskalduntzea lortu dugu.
Gure ikamikak agerian utzi arren -horrelakoak gara euskaldunok, ikuspegi antropologikotik ere- e-blogosferan ari garenon lana eta gogoa nabarmendu dugu.
E-blogosfera bizirik dago. Punta puntako tresnak eta guneak ditugu (aurki, sustatu, zabaldu.com, blogak egiteko plataformak, euskarazko blogak, bilatzaileeak euskaratuta.. eta gehiago)
Eta oraindik jarraitzen dugu.
Mutilmediakoek on_line, zuzenean eta denbora errealean egin dutena, txalotzekoa izan da. Guri iruzkinak egitea dagokigu orain.
Bizi gara, 2ziko gara!Erantzun honi
Re: Mutilmedia 2.0 txalo bero bat
euskaliritarra ¦ 2006-04-07 ¦ 11:10
Patxi & friends:
pozten naiz bertan ikusi/entzun/bizi izan dugunagatik!
Ados nago gure arteko konplizitatea egon zela, eztabaida sutsuak izan arren!
> Blogak 2.0 ekitaldian izan ginen, bertan Web 2.0ren inguruan ... poztekoa izan da blogak 2.0 topaketa honetan, euskaldunok izan dugun konplizitatea eta 2.0 jarrera.
Jarrera hau mantendu/landu dezagun proposatu nahi dut, hemendik aurrera ere!
> Mutilmediakoek on_line, zuzenean eta denbora errealean egin dutena, txalotzekoa izan da. Guri iruzkinak egitea dagokigu orain.
Txantxa bat bada ere... ulertuko didazulakoan nago:
- 2zi gaitezen 1era,
- web2aren estilora,
- bat 2 hiru... 11
- 7rok & more... batera!
Erantzun honi
Re: Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpena
Luistxo Fernandez ¦ 2006-04-07 ¦ 11:34
Ni pixka bat aspertu egin nintzen, egia esanda: ni neu ere aspergarri samar egon nintzelakoan...
Goizean, Javier Lasa (Vocento), Julen Iturbe eta Gorka Julio gustatu zitzaizkidan, eta Gaztelumendi zorrotz. Ona Teketen-Gorka, ez bakarrik listoa, komunikatzaile ona da, bai horixe!
Erantzun honi
Gora-beherak izan zituen blogak 2.0-k
Iban Arantzabal ¦ 2006-04-07 ¦ 14:49
Gustura egon nintzen nahiz eta egitaraua luze egin eta moderatzaileen lana negargarria izan. Nola liteke 300 entzulerenganako horrelako errespatu gutxi izatea! Badakit intentziorik onenarekin jardungo zutela, baina moderatzaile zorrotzagoak behar dira mahaian. Ez Internet jakitunak, edo ez bakarrik. Komeni dira moderatzaile onak,, eta ahal bada Internetean jantziak!
Karektereei irudia jarri
Ez nituen ezagutzen hainbat lagun. Irudia jarri nien askori eta beste batzuk han zeudela jakin arren blogei irudia jarri barik bueltatu nintzen. Hurrengoan...
Hurrengoan
Posible da horrelako zerbait, baina euskal komunitateari begira? Posible da egun bat hartzea horren estiloko ponentziak egin, pantaila handi argi bat, bazkari bat, hizlari euskaldun gehiago, kanpokoak ere gonbidatu (noski)... Nago euskaldun dezente falta zirelakoan. Batzuen falta nabarmena ere izan zen, gainera.
Amaitzeko
Erraza da pasibo izan eta kritikatzea... Ez nuke gura amaitu antolatzaileen asmoa txalotu barik.
Eta laburpenaren laburpena
Gazteagoak ate joka barik, atea jo eta etxe barruan ditugu. Biba! euskaldunak ez gabiltza antzean redio!
Eta laburpenagoa dan zeozer
Revius, aps, groups, rss, blogak, voIP, GPL, api, tag, podcast, bideoa, photos, bookmarks, playlist, audioa, 2.0, buztan luzea... 300 lagunek ondo, baina hau dena sozializatzea... animo!
Erantzun honi
Re: Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpena
Josu Azpillaga ¦ 2006-04-07 ¦ 15:18
Han izan ginen gu ere.
Antolatzaileei txalo, antolatu zutelako. Eguna, halere, astuna egin zitzaidan oso. Luzeegia.
Hitzaldiei buruz. Nik gogoratzen ditudanak, Alvaro (Media Contacts), Galli (Meneame), Gorka Julio (blogari.net), Lopez de Ipiņa (Deusto), Patxi vs Lontxo... Ez zaizkit gustatzen webgunean bertan ikusten dena esplikatzen dutenak. Badakigu nabigatzen. Beste zerbait -gehiago, diferentea- eskaini behar da horrelakoetan. Eta, gutxien gutxienez, prestatuta eraman. Batzuk, parregarri. Eta galdera-erantzunak edo eztabaida izan zitekeen interesgarria, baina denborak ez zuen uzten.
Horrelakoetan ohi denez, onena, pasiloak. Hango berriketaldiak, komentarioak, ezezagun-ezagunak... Eta euskarazko sarera gogoz datozen gazteen ilusioa. Jende ona dago bazterretan.
Ni horrekin geratzen naiz.
Erantzun honi
