Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
Sustatu ¦ Sustatu ¦ 2006-04-27 ¦ 07:55 ¦ Hezkuntza
Pasabide, ibilgu, iraganbide, korridore, barnebide, askaurre, probaleku, ... eta Interneten karrajua.org aurkitu dugu. Euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko webgunea da. Egilearen esanetan: webgune irekia egiteko asmoa daukadanez, gutxieneko azpiegitura behintzat montatu dut, gerora norbaitek gauzak sartzen lagungu nahi badu-edo.
Drupal software libreko sistemarekin eraikia dago Karrajua.org eta aukera asko eskaintzen ditu.
- Agregadorea
- karrajua bloga
- webgunean bertan blogak eta beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu. Zerbitzuei buruzko informazio gehiago honi buruz atalean
- Klaseko baliabideak "tag" edo etiketa sistemarekin antolatuta.
- Foruma
- ...
Santutxuko Benitok garatu du webgunea eta bere beste blogean kontatzen ditu gora behera batzuk.
Erantzunak
Re: Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
basoilarra ¦ 2006-04-27 ¦ 09:42
Aupa Benito,
Webgune arras interesgarria da. Uskarak behar gaitu eta uskara behar dugu.Aitzina.
Bortuetatik agur bat.
Erantzun honi
Re: Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
karrjua.org ¦ 2006-04-27 ¦ 11:27
Lagun+gu=laguntza emateko tokia? Kontzeptu berria asmatu dugu atzizkiekin jokatuta... Hori bai inbentoa!
Erantzun honi
Re: Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
alonso ¦ 2006-04-27 ¦ 13:54
Ideia polita Karrajuarena. Egia esan interneta-eta ematen du ondio ez dela euskaltegietara ailegatu.
Euskara irakasle gutxi dabiltza blog kontuetan. Karrajuarekin batera -nik dakidala- irakasle hauek ere badabiltza blog eta didaktika kontuetan:
Zertzeladak
http://www.blogari.net/txelis/
Plisti-plasta
http://plisti-plasta.blogspot.com/Erantzun honi
Re: Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
Karrajua.org ¦ 2006-04-27 ¦ 16:20
Iktak.net-ek orain arteko zerrenda atera du gaurkoan. Hemen daukazu.
Erantzun honi
