Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

Sustatu ¦ Librezale.org-en jakindakoa ¦ 2006-12-04 ¦ 11:28 ¦ Hizkuntza

Ostiralean hemen azaldutako OpenOffice-rako Xuxen zuzentzailearen albistean, erantzun hari interesgarria sortu da, eta handik jakin dugu, Librezale-n argitaratu dela eta proba egin dutela, Xuxen hau Firefox nabigatzailean ere instalatzen ahal dela. Egin dugu aproba, eta primeran dabil.

Publizitatea

Firefox 2.0 behar duzu. Lortu euskarazkoa Linux, Mac edo Windows-erakoa hemen.

Firefox irekita duzularik, mezu honekin batera erantsita datorren eu-dictionary.xpi fitxategian klikatu.

Instalazioa zuzenean gertatuko da.

Ondoren, Interneten testua idazteko alorren batean zaudelarik testua idazten (adibidez blog batean idazten edo erantzuten, edo web-bidezko posta-programa batean, hala nola Gmail-en), zuzenean azpimarratuko zaizkizu Xuxen-ek okertzat jotzen dituenak. Halako errore baten gainean saguaren eskumako botoiarekin sakatu, eta Xuxenen iradokizunak agertuko zaizkizu, zuzena aukeratu nahi bazenu. Hemen dago adibideko irudi bat.

(Artikulu honetan erantsitako xpi fitxategia euskararentzako Myspell hiztegirako affix fitxategian oinarritzen da: Eleka Ingeniaritza Linguistikoa S.L.-ren lana da hori, eta Creative Commons "Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5" lizentziapean banatzen da.)

eu-dictionary.xpi 430KB (441002 byte)

Erantzunak

  • Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

    metaltrainer ¦ 2006-12-04 ¦ 13:08

    Ez-komertziala bada, Sustatuk nola publikatzen du hemen publizitatearekin dirua irabazten du eta?

    Erantzun honi
    • Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

      Sustatu ¦ 2006-12-04 ¦ 13:30

      Bai, publizitatea diru-iturri komertziala da. Salatuak izatera arriskatzen gara, nolabait.

      Erantzun honi
    • Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

      Joxe Mari ¦ 2006-12-04 ¦ 13:57

      Bai, mesedez, norbaitek azal dezala. Luistxo, by-nc-sa diskoak top mantan saldu ezin badira, nolatan sustatu by-nc-sa lizentzia dun fitxategiak zabaltzen bixitengatik dirua irabazten duenean?

      Erantzun honi
  • Xuxen beste tresna batzuetan

    Sustatu ¦ 2006-12-05 ¦ 11:53

    Xuxen zuzentzaile berri hau Thunderbird posta kudeatzailean eta editore ezberdinetan (Open Office, MS Word) nola istalatu azaltzen da Euskadi.net-eko orri hauetan

    Erantzun honi
  • Re: Jarri Xuxen zuzentzailea Firefox nabigatzailean

    Julen ¦ 2006-12-07 ¦ 17:46

    Librezaletik Firefox (2.0), Thunderbird (2.0) eta Seamonkey-n (1.1) erabiltzeko xpi fitxategia addons.mozilla.org gunera igo dugu.
    Era berean, euskarazko hiztegia beste hizkuntzetako hiztegi ezberdinen artean agertzen da.

    Portzierto, kuriosoa benetan albiste honen loturak jarraituta eu-dictionary.xpi delako fitxategia ez dela inon agertzen.

    Erantzun honi
Erantzun artikulu nagusiari