Teknologia albisteak
1

Haririk gabeko konexio birtualak Irungo ospitalean

Erabiltzailearen aurpegia
Juanan Pereira - DiarioLinux.com
2007-10-24 : 11:10

Irungo ospitalean nago. Senide bati laguntzen, ebakuntza izan ondoren. Dena oso ondo joan da, eta bihar bertan etxera joateko baimena eman diote. Ospitaleko sarrera nagusitik sartzerakoan, WiFi sare bat dagoelaren berri ematen zuen afitxa ikusi dut (SPRI erakundearen dirulaguntzarekin jarritakoa). Ah! nire eposta begiratzeko parada egingo dut, azken ordu hauetan ez bainaiz konektatu eta ziur, postontzia mezuz gainezka izango dudala.

Linuxarekin saiatu naiz. WiFi sare bat ikusi dut "hotspot del hospi" ESSID identifikatzailearekin mundura hedatzen dena. Zifratu gabeko konexioa da, Wifi-radar aplikazioaren arabera. Estaldura ezin hobea dudala dio baita ere. Beno, konektatuko naiz. DHCP zerbitzariak IP helbide bat esleitu eta gero konektatua nagoela dirudi, ederki! Google-era konektatutzen saiatu eta... kaka zaharra! ez doa. DNS-arekin lotutako kontu bat izango ote da? Konfigurazioa begiratu eta gero, ohartu naiz hotspot-ak ez didala DNS IP helbiderik esleitu. Ongi, DNSaren IP helbidea eskuz jarriko diot. Ea oraingoan. http://www.google.com. Kaka! Ping bat egingo diot hotspot-aren IP helbideari. Badoa. Erantzunak jasotzen ditut, arazorik gabe.

Deabruaren sistema eragilea abiatuko dut, ea zer moduz moldatzen den Redmond-eko sistama Irungo ospitaleko wifiarekin. Gauza bera, ezin Googlerekin konektatu. Beno, sarreran dagoen ospitaleko langile bat ikusi dut eta galdetzea bururatu zait.

- "Bai, agian ez duzu zertan ari naizen jakingo, baina hor agertzen den kartelaren arabera WiFi sare bat duzue ospitale honetan eta behin baino gehiagotan saiatu arren, ezin izan dut konexiorik lortu. Ba al dakizu zerbait berezirik egin behar al den konexioa lortzeko?"

- "Bai, egia da afitxa hor dagoela, baina badakizu zer? 'de adorno', besterik ez. Informatikariarekin hitz egin dugu honi buruz eta ez du ezer jakin nahi. Ez dago konexiorik eta ez dut uste egongo denik"

Aurrera doan herria.

Erantzunak

Jabi Zabala
2007-10-25 : 16:33

"Birtuala", benetan existitzen ez dena izanik, kalifikatibo egokia iruditzen zait sare horrentzat. Bestalde, horrelako lekuak zeinen aspergarriak eta itogarriak izaten diren kontutan hartuta, aspaldi behar zuten wi-fi libre estaldura osoa, ez da hain zaila, ezta garestia ere.


Erantzun

Sartu