Teknologia albisteak
1

Londresen oporretan, etxean bezala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-08-10 : 16:08

Egun batzuk eman ditut Londresen. Hiri itzela da Londres eta bertan asko dago ikusteko eta egiteko. Esan beharra dut, hasieratik Euskal Herrian bezala sentitu izan naizela han eta, hirira iritsi orduko, etxeko sentiarazteko moduko erakustaldia egin zidatela, hain zuzen ere, "101 arrazoi Londres maitatzeko" hiriburuaren gida ofiziala eskura jarri zidatenean.


Argazkiak.org | Londres maitatzeko 101 arrazoien gidaliburua © cc-by-sa: goioarana

Nire harridurarako ikusi nuen 101 arrazoi horien artean euskaldunok ere baginela hiria maitagarri egiteko zergati horietariko bat. Begiratu bestela, Londres hiria gozagarri egiten duen Eguzkia eta kantuak lemapeko 94. aitzakiaren irudia: ikurri�a eta dantzariak! Antza denez, euskaldunok paper polita egin izan dugu Regent Street-eko jaialdietan.


Argazkiak.org | Londres maitatzeko 101 arrazoi: ikurri�a eta dantzariak © cc-by-sa: goioarana

Garraio publikoa hartzerako orduan ere, euskal herritarrok gustura egoteko eta herriminik ez izateko moduko keinua egiten digute Londresko zenbait geltokitan. Hemen duzue, etxe ondoko autobus geltokiko zutoinari egindako argazkia.


Argazkiak.org | Londreseko autobus geltokia, © cc-by-sa: goioarana

Konturatu naiz gainera, hiriburuko komertzioetako izenetan euskararen presentzia aipagarria dela. Esandakoaren froga izan daiteke erdialdeko Soho auzoan dagoen thailandiar-txinatar jatetxe begetariano honetako izen alai eta jatorra: Jai.


Argazkiak.org | Jai izeneko jatetxea © cc-by-sa: goioarana

Edo bestela, sushi itxura hartuta,"osasuna eta zoriontasuna" eskaintzen duen izen kontraesankor samarra duen hurrengo jatetxe japoniarra.


Argazkiak.org | Itsu izeneko jatetxea © cc-by-sa: goioarana

Ikus dezakezuen moduan, atzerrian egon arren, etxean bezala ibili naiz ni Londresen.

Erantzunak

xabier
2010-08-24 : 01:42

Zalantzarik gabe, Londres bisitatzeko moduko hiria da. Denetarik aurki daiteke bertan, baina ez nuen uste euskaldunon presentzia hain nabarmena zenik... Hurrengo bisitan arreta gehiago jarri beharko, egongo da beste eusko aztarnaren bat eta.

Erantzun

Sartu