Teknologia albisteak

Aietek 10 urte: irakaspenak eta erronkak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-13 : 08:28

Bihar hasiko da 2010eko Aieteko Konferentzia gogoratzeko antolatu den biltzarra, Donostian eta Baionan egingo dena. “Aietek 10 urte. Irakaspenak eta Erronkak” Nazioarteko Jardunaldiak hausnarketa bultzatu nahi du, urteurren esanguratsu honen harira, azken hamarkadan, oztopoak oztopo, gatazkaren transformazioan egindako aurrerapenen inguruan.

Nazioarteko topaketa hauek antolatu dituzte Berghof Fundazioak eta Conciliation Resources erakundeak (Aietekoa duela 10 urteko antolatzaileetako bi), Foro Sozialak eta Bakebideak. Konferentziaren helburu nagusiak honako hauek dira: euskal bake prozesuaren irakaspenak balioestea, bakearen eraikitze prozesuari dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzea eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzea.

Hauxe da egitaraua:

Urriak 14, Donostia, Aieteko Jauregia. 16:30.

  • Martin Griffiths (NBE). Osasun krisiaren eragina eta Covid- 19aren osteko erronkak eta aukerak.
  • Bake prozesuak azken 10 urteotan. Jonathan Powell (Tony Blairren lehen ministron britainiarraren kabinete burua izandakoa; gizon giltzarria Aieteko konferentzian eta prozesian), Brian CurrinTeresa Witfield (New York Unibertsitatekoa Center on International Cooperation CIC-koa) eta Sergio Jaramillo (Kolonbiako enbaxadore EBren aurrean, FARCekin negoziatzaile). Moderatzaile: John Carlin kazetaria. ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuela jakinarazi zuen.

Urriak 15, Donostia, Kursaal Jauregia, 10.00etatik

  • Euskal Herriko kasua, Bake prozesuaren irakaspenak. Andy Carl (Conciliation Resources erakundeko fundatzailea, orain bere kasako aholkulari); Veronique Dudouet (Berghof Fundaziokoa), Paul Rios (Lokarri zenekoa, Aieteko Konferentzia eta prozesuaren bultzatzaile funtsezkoa) eta Caroline Guibet Lafaye CNRSkoa, euskal gatazkaz hainbat lan idatzitakoa). Moderatzaile: Aitzpea Leizaola, EHU eta UEUko irakaslea.
  • Euskal bake prozesuaren erronkak. Brian Currin, Karmen Galdeano (GALen biktima; aita, Xabier Galdeano, hil zioten mertzenarioek), Roberto Manrique (ETAren biktima, Hipercorreko atentatuan zauritua eta desgaitasunekin bizi dena), eta Agus Hernan (Foro Sozialekoa).

Urriak 15, Donostia, Kursaal Jauregia, arratsaldea, 18.00etatik

Urriaren 16a, Baiona, goizez 8.45etatik, Henri Grenet Entzutegia, Arte eremua. 

  • Sar hitza: Jean-Daniel Elichiry (Bake Bidea – Bakegileak)
  • Bake prozesuaren irakasgaiak: Véronique Dudouet (Berghof fundazioa)
  • Euskal Herriko hautetsi eta aktore politikoen begirada. Hizlari hauekin: Jean-Jacques Lasserre (Departamenduko kontseiluko presidentea, Modem), Jean-René Etchegaray (Euskal Elkargoko presidentea eta Baionako auzapeza, UDI), Frédérique Espagnac (Pirinio Atlantikoetako senataria eta Akitania Berria eskualdeko kontseilaria, PS), Max Brisson (Pirinio Atlantikoetako senataria eta Miarritzeko kantonamenduko departamenduko kontseilaria, LR), Vincent Bru (Pirinio Atlantikoetako 6garren hautesbarrutiko diputatua, presidentziako gehiengokoa), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza eta Euskal Elkargoko kontseilaria, EHBAI), Alice Leiciagueçahar (Akitania Berria eskualdeko kontseilari ohia, EELV).
  • Aietetik 10 urtera: egin dena eta etorkizuneko erronkak. Mahainguruan: Caroline Guibet Lafaye (CNRSkoa), Anaiz Funosas (Bakebidea), Agus Hernan (Foro soziala)
  • Bake prozesua, posible den parioa? Hizlariak : Brandon Hamber (Irakaslea, John Hume eta Thomas P. O’Neill-en katedraduna bakeaz), Carlos Martin Beristain (Kolonbiako egiaren lantaldeko komisarioa), Jean-Pierre Massias (Zuzenbide publikoko irakaslea Paueko eta Aturrialdeko unibertsitatean).
  • Itxiera: Euskal Herriarentzat desafioak. Brian Currin.

Informazio gehiago, hemen,

 

Erantzun

Sartu