Teknologia albisteak

Emakumeak Zientzian 2022 jardunaldiak, datorren astetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-03 : 10:13

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horrekin bat eginez, zenbait euskal erakundek Emakumeak Zientzian 2022 jardunaldia antolatu dute.

Jarduera egitaraua otsailaren 10etik 18ra bitartekoa da, eta ondoren, martxoaren 13ra arte, "Zientziaren izarrak" erakusketa luzatuko da Donostiako Eureka Zientzia Museoan (datorren astetik irekia jada hau ere).

Antolatutako jardueren artean, adin guztietarako dago:

  • Familia eta haurrentzako  esperimentu-tailerrak eskainiko dira Eureka Zientzia Museoan. 
  • Nerabeentzako ingeniaritza eta nanozientzia tailerrak irakasleentzako orientazio akademikoarekin lotutako saio bereziak.
  • Emakume helduek kulturaren transmisioan duten zeregina balioesteko, 55 urtetik gorako emakumeentzako tailerrak antolatu dira. Esperientziaren boterea izenburua du ekintza horrek.

Halaber, publiko orokorrarentzako saio berezi bat antolatu da Zinema eta Zientzia Zikloaren baitan. Gorilas en la Niebla filmaren lau proiekzio egingo dira Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean.

Bestalde, urtetik urtera errepikatzen den Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur zientzia-ekitaldia izango da otsailaren 17an, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan. Gipuzkoako hainbat ikerketa-zentroetan lan egiten duten sei emakumezko igoko dira oholtzara beren ikerketei buruz hitz egiteko eta historiako emakume zientzialari handietako batzuk omentzeko, haien bizitza liluragarrien eta ekarpen zientifikoen berri emanez. 

Antolatzaileak dira: POLYMATCIC nanoGUNEDonostia International Physics Center (DIPC), el CFM Materialen Fisika Zentroa (EHU-CSIC), CIC biomaGUNEBiodonostiaTecnunCEITEureka! Zientzia MuseoaGipuzkoako Ingeniarien Elkargo OfizialaBasque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL)Lortek, EHU ko Informatika FakultateaGipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Kimika FakultateaElhuyar, y el Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea.

Erantzun

Sartu