Teknologia albisteak

Bideo-saioa ostegunean: Adimen artifiziala hezkuntzan (aukerak eta erronkak)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-03-20 : 10:28

Ostegun honetan izango da Beñat Erezuma pedagogo adituak eskainitako Adimen Artifizialari buruzko azken Topagune Birtuala. Aste honetakoan "Adimen artifiziala hezkuntzan: aukerak eta erronkak" izango da gaia.

Ia ordu erdiko bideo-saioa izango da eta ikastetxeetan AAren inguruko hausnarketara bideratu nahi dute.

Zuzeneko saioak 9:00etan eta 15:00etan izango dira eta hauek dira estekak:

Eta ondoren, Digigunean izango da bideoa ikusgai, aurreko bi jardunaldietakoak (Sustatun bata eta bestea) moduan.

 

Erantzun

Sartu