Teknologia albisteak

Harrera erakundeen laguntzarekin, 36 pertsonak gainditu zuten muga Bidasoan Korrikarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-03-29 : 10:34

23. Korrika Irundik abiatu zenean martxoaren 14an ikusi genituen irudian, nola Bidasoa Santiago zubitik igaro zuten zenbait migratzailek, Lapurdirantz, nazioarteko muga gaindituta. Korrika amaitu delarik, desobedientzia zibileko ekintza hau nola eta zergatik antolatu zen jakinarazi dute.

Zenbait harrera sare daude antolatuta Bidasoako muga inguruan, eta bideoz eta agerpen batez azaldu dute nola izan zen muga zeharkatzea, , Afrikatik etorritako 36 pertsonak zeharkatu zuten Santiago zubia dozenaka lagunen konplizitatearekin.

Horietako batzuek Frantziar Estatuko hiri ezberdinak zituzten helmuga, eta beste batzuek Baionan kokaturiko Pausa migratzaileen harrera gunera jo zuten babes bila. Ekimen hau publikoki egitea erabaki dute harrera sareetan biltzen direnek.

Ficoban asteartean egindako agerpenean azaldu zutenez, bidean diren migratzaileek Irungo Gurutze Gorrian hiru egun bakarrik igaro ditzakete, eta apenas dute denbora informazioa lortzeko edo bideko hurrengo urratsak antolatzeko. Schengen-eko mugak, Bidasoako zubiak kasu honetan, lasai igaro ditzaketen arren Espainiako eta Frantziako naziotasuna dutenek, baina migratzaileak saiatzen badira, Frantziako poliziako gelditzen ditu inolako legezko prozedurarik errespetatu gabe eta bieltan itzultzen dituzte. Ondorioz, zeharkatze arriskugarriak gertatzen dira, trenbideetatik edo autobideko ertzetatik oinez, edo Bidasoa igerika zeharkatzera. Azken bost urteetan Gipuzkoatik Lapurdira bidean bederatzi pertsona hil direla salatu zuten agerraldian.

Hona Ahotsak.info hedabideak zabaldu duen bideoa:

Erantzun

Sartu