Teknologia albisteak

Bekat'uros eguna apirilaren 20an, LGBTQIA+ harrotasuna eta genero disidentzia Zuberoan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-16 : 15:51

Datorren apirilaren 20an, larunbat edo neskenegünarekin, Bekat'uros eguna, LGBTQIA+ kolektiboaren besta eguna, egingo dute Atharratzen. Iaz egin zuten lehen aldiz, Prefosta elkarteak (Basabürüko gazteen elkarteak) bere ostatuan antolatuta, baina aurtengoan herri osora zabalduko da ospakizuna, eta  eta harrotasuna eta genero disidentzia plazara aterako dituzte.

Iazko ekitaldian bestaz gain Altxalili Show ikuskizuna ere estreinatu zen, eta horrek egin du bide, kabaret ikuskizunaz eskainiz zenbait tokitan hala nola LoverDose festibalean Baionan edo EHZ-n. Baina egunaren erreibindikazioa errepikatuko egingo dute orain, ostatutik ateraz herrira.

Egitaraua irudian duzue. Bazkarian izena emateko, irudian telefonoa, eta deitzen ahal duzue baita ere prefosta.elkartea (a bildua) gmail puntu com helbidera.

Erantzun

Sartu