Teknologia albisteak

Nestor Basterretxearen jaiotzaren 100 urteak

Sustatu
atzo : 18:09

Nestor Basterretxea artistaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatuko da Bermeon bihar, maiatzak 4, larunbatarekin. Erakusketa bat irekiko da herrian, eta eguna ekitaldiz beteko da. Horrez gain, aipatzekoa da mendeurrenerako webgunea ireki duela Gasteizko Artium museoak, eta Bilboko Arte Ederren museoan maiatzaren 26an egongo da irekita erakusketa interesgarri bat, Basterretxea diseinatzaile eta arkitekto gisa erakusten duena.

Publizitatea

Egunean Behin: astelehenean hasiko da 15. denboraldia

atzo : 12:35

Datorren astelehenean, maiatzaren 6an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 15.a. Uztailaren 14a arte luzatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailak babestuko du: Gipuzkoako kultura eta kirol alorretako ekimen desberdinen berri izango dugu astero galderetan, adi! Horrez gain, Hitz Zentroarekin egindako kolaborazioaren ondorioz, jokalari berezi baten partaidetza izango dugu denboraldian egunero: Latxa euskarazko adimen artifizialak jokatu egingo du beste guztion artean!

Minaberri itzulpen-beka sortu du EIZIEk

atzo : 09:09

EIZIEk Minaberri itzulpen-beka sortu du, gazte-literatura euskaratzeko, mentoretza baten bitartez. Itzultzaile hasiberriei begira sortu da itzulpen-beka, eta bekaren hartzailea mentoretza baten bidez trebatuko da itzulpengintzan. Iruñeko Udalarekin lankidetzan, Txalaparta argitaletxearen eta Cedroren laguntzaz. Zabalik da lehen deialdia.

"Euskarazko kultur transmisiorako giltzak hezkuntza arautuan" da topaketa maiatzaren 17an

2024-05-02 : 08:49

Loraldia Eskolak topaketa bat antolatu du hezkuntza ingurunean euskal kulturaren transmisioaz eztabaidatzeko. "Euskarazko kultur transmisiorako giltzak hezkuntza arautuan" da topaketaren izenburua, maiatzaren 17ko goizean burutuko dena Euskararen Etxean. Hezkuntza arlora zuzenduta, esperientzia ezberdinak partekatzea du helburu, Loraldia Eskolaren proiektua ezagutaraztearekin batera. Modu presentzialeaz gain, streaming-ez emitituko da baita ere.

ETB-Basque banatzeko modu berria hasi du gaur EITBk

Sustatu
2024-05-01 : 10:35

ETBBasque nazioarteko kanalaren zabalkundea egiteko, gaur, maiatzak 1, aldaketa teknologikoa hasi du EITBk. EITBk bere seinale hori satelite bidez zabaltzeari utziko dio gaur, eta aurrerantzean sare publikoetatik eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko die kable-operadoreei, Ameriketan zerbitzu hau integratua dutenei esate baterako. 

Mastodonen gaude jada: sare sozialetako gure presentzia ordenatuz

Sustatu
2024-04-30 : 16:11

Kostatu zaigu akaso pixka bat, baina Mastodon-en dago jada Sustatu. Mastodon.eus instantzia euskaldunean, zehazki. Baina ez gara joan Twitterretik (etxe honetan ez diogu X esaten, esan dezala nahi duena Elon Muskek). Bi kasuetan, Sustatun argitaratzen diren albisteak zuzenean agertuko dira jario sozial horietan, baina aldi berean arreta pertsonalizatua ere eskainiko diegu bi plataformei, eta ahal den neurrian interakzio zuzena egingo dugula agintzen dizuegu.

Euskarazko webguneak hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera zabalik

2024-04-30 : 12:38

Webguneko edukiak hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izateko aukera eskaintzen duen sistema bat garatu dute Elhuyarrek eta Ikastolen Elkarteko IKT taldeak elkarlanean, eta Orioko Herri Ikastolaren webgunean estreinatu dute. Elhuyarren Elia itzultzaile automatikoa webgunean txertatuta lortu dute eduki guztia, euskaraz bezala, beste zortzi hizkuntzatan ere jaso ahal izatea. 

Irudi batetik avatar hiztunak sortzeko aukera berriak

Sustatu
2024-04-29 : 09:32

Adimen artifizialeko aukera gehiago, ohiko albistea sasoi hauetan. Kasu hauetan, Microsoft eta Googleren tresna bana, gauza bat egiten duena: argazki bat eman, eta horrekin abatar hiztun bat sortzen dizute, testu bat irakurriko duen bideo bat. Maila esperimentaleko tresnak omen dira horiek, baina Synthesia enpresa kaletatu berriak jada komertzialki egiten ditu, ustez euskaraz ere bai.

Makusi jaio da, EITBren haur eta gaztetxoentzako plataforma

Sustatu
2024-04-26 : 12:56

Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk gaur Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitala da, eta horrez gain, garai bateko Betizu Klubaren oroigarri edo, Makusi Kluba aktibitateen komunitatea ere badakar proiektuak berarekin.https://www.primeran.eus

Gurot app-eko lehiaketaren finala gaur da San Mamesen

Sustatu
2024-04-26 : 08:44

Gurot app-jokoaren denboraldiko finala gaur jokatuko da Bilbon, San Mames estadioan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Tribial erako jokoa da Gurot (Android eta iPhone/iOS bertsioetan), gaztetxoentzako pentsatua edukien aldetik, eta lehiaketa fasea (taldekakoa) martxo eta apiril artean jokatu zen arren, bestela ere konektatzen ahal da bat eta jokatu dezakezu zure jakintza testeatzeko. 

“Eskubideak ikasten” lehiaketa abian jarri da TikTok sare sozialaren bidez eskubideak zabaltzeko

2024-04-25 : 08:57

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, lankidetzan UN EtxearekinEskubideak ikasten giza eskubideen inguruko dibulgazio eta sentsibilizazio lehiaketa abian jarri du TikTok sare sozialean. Lehiaketa 14 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, giza eskubideei buruz hausnartzeko eta gogoeta pizteko.

'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena

Sustatu
2024-04-24 : 15:01

Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.

PhaaS: phishing egiteko zerbitzuak bezeroentzako arreta eta guzti

Sustatu
2024-04-24 : 12:01

Crackerren eta Interneteko gainerako gaizkileen kontrako polizia operazioen albisteak ohikoak dira, baina joan den asteko honek arreta deitu digu bereziki: PhaaS zerbitzu bat eskaintzen zuten talde bat harrapatu ditu, PhaaS delarik Phishing-as-a-Service hala nola SaaS zerbitzu ohikoak, Software-as-a-Service, delako zerbitzu informatiko bat zeure etxean garatu beharrean online kudeatu eta kontratatzen duzunean. PhaaS, beraz, phishing egiteko zerbitzu kontratagarria da, phishing delarik metodo multzo bat, non egiten dena da amua bota jendearen identitate eta pasahitzak eskuratzeko, horrela inoren diru-kontuetan sartu eta lapurreta edo iruzurra egiteko.

Loraldia Udako Olaren hirugarren edizioa, euskal kulturaren transmisioaren inguruko gazteentzako sormen egonaldia

2024-04-23 : 09:19

Udako Ola Loraldiak gazteei zuzendutako sormen egonaldia da, non euskal kulturaren transmisioaren inguruan lan egiten den. Udako Olaren hirugarren edizioa Lekeition ospatuko da ekainaren 24tik 29ra bitartean eta 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik. Edizio honetan, besteak beste, Ane Labaka, Josu Martinez edo Dantzaz dantza taldea.

Euskaldunen Harrotze Astea, sareko edukien sorkuntzan ere bai

Sustatu
2024-04-22 : 17:22

Euskal Herrian Euskaraz taldeak deitua du gaurdanik datorren igandera arte (apirilak 21-28) Euskaldunon Harrotze Astea deitu dutena. #EuskarazTaHarro traola sortu dute, eta helburua da "euskararen aldeko borrokak kaleak ikustaraztea eta indartzea; euskaltzaleei borroketan parte hartzeko ilusioa eta motibazioa piztea; eta Euskal Herri euskalduna aldarrikatzea". Ekimenarekin eta aldarrikapen horrekin bat eginez, sareetako euskal eduki sortzaileen talde batek agiria kaleratu du, eta atxekimenduak biltzeari ekin dio.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago