2023ko Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoetan aurtengo azken alea izan da hau, eta urtearen errepasoa egin dugu bertan, adimen artifizialaren gaia nabarmenduz batez ere. Konstatazio hirukoitz bat:
Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako Mikel Larreategi programatzaileak eta xakezaleak (nazioarteko epaile ere bai) xakeari buruzko kolaborazio sorta egin du aurten Euskadi Irratian. Ale zehatz honetan sarean xakearekin lotura duten plataformen errepasoa egin du, nola jokatu haietan, zer eskaintzen duten... Tartean, Lichess plataforma aipatzen da, zeina euskaratuta dagoen, irudian ikus dezakezuen bezala.
Testu hau Ttap aldizkarian audio gisa agertzekoa da, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Kontatzen dira bertan Eibarren nazioarteko software konferentzia batean lankideekin batera erdietsitako bi lorpen bitxi: batetik dena delakoa Basque Country – Euskal Herrian gertatu dela argi uztea, eta bestetik Eibar Beautiful delako epai orokorra lortu izana
Natura argazkilaritzako lehiaketa bat errepasatu dugu bisual Twitch bidezko zuzenekoan (hau ilustratzeko ekarri dugun otso dantzari horiena adibidez), eta baita bideo/audioak jarri Madonnaren kontzertuetan berriro euskara agertu delako. Ikusgarria eta entzungarria geratu zaigulakoan Segura Irratiarekin egindako kolaborazio saio hau...
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagaiak jakinarazi dira (2023ko edizio honetakoak), eta horietxek errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan. Aipagarria egin zaigu guri eta beste batzuei, komunikazio zein kazetaritza alorretan podkastak direla nagusi aurten... Horietako baten irudia ekarri dugu hona hau ilustratzeko Harpa Jotzen umorezko podkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzentzen dutena.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan probatu dugu zuzenean asteko albiste teknologikoetako bat: Elia itzultzaile automatikoa Telegramen integratu dutela. Testuzko txatean euskarazko testua bidali eta ingelesezko ordaina jaso adibidez. Primeran dabil, ikus bideoa eta azalpenak.
Joan den hilean Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak nazioarteko software biltzarra antolatu zuen Eibarren: PloneConf 2023. Arrakasta dexenteko ebentoa izan zen, eta laburpen bideoa osatu da, antolakuntzan lagundu zuen Eibarko Udalaren kolaborazioarekin.
Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, Iñaki Iurrebaso soziolinguistak Administrazioa Euskaraz aldizkarian atera duen artikulua aztertu dugu: "Euskara nagusi izango duten hiztunen bila". Grafiko propioak gehitu dizkio Sustatuk Iurrebasoren lanari, eta horiek ere erakutsi ditugu.
"Azken euskalduna" izeneko artikuluan Iñigo Aranbarri zutabegileak irudikatu du Mendigatxa GPT delako zerbitzu bat, azken euskaldunontzat geratu dakien/dakigun aukera bat behintzat makinekin euskaraz egiteko... hori TalkPal eta Emma bezalako tresnekin alderatu dugu zuzeneko honetan (Twitch eta Segura Irratian), txat erako adimen artifizial batek katalanez egiten baitigu jada, katalana ikasteko helburuz. Testuz era bai hemen.
Mihiluze lehiaketarekin batera jokatzeko aplikazioa garatu berri da, eraa berritasun interesgarria dakarren jokoa: zuzenean ez den telebista lehiaketa batekin aldi berean jokatu daitekeen aplikazioa baita... Erdarazko antzeko produktuak, Pasapalabra eta abarren bezalako app-jokoak ez dabiltza horrela, hau originala da zeharo, eta hala azaldu dugu Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan.
Gaitu.eus jarri dute martxan, euskarazko ahotsak biltzeko adimen artifizialak euskara ikasi dezan, eta proba praktiko batekin nola erabilzen den erakutsi dugu Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan. Testuzko azalpenak ere bai beste artikulu honetan, behar dituenarentzat.
Herenegun Eibar azaltzen jarri genuen Luistxo Fernandez gure lankidea PloneConf konferentziaren barruan. Beste bi hitzalditan, euskara azaldu die, bere historia eta hedapena apur bat, bere izaera isolatua, eta ergatiboa ere bai, nolabait, hildako loroak tarteko. Itsatsi dugun lightning talk honetaz gain, beste batean Luistxok 10 arte euskaraz kontatzen ere irakatsi die Plone programatzaileei.
PloneConf konferentziaren barruan gure lankide Luistxo Fernandezek lightning talks edo hitzaldi azkarren saioa ireki zuen atzo Eibarko historia (bereziki industriala) azaltzen nazioarteko gonbidatuei. Pistolak, bizikletak eta metalak bihurritzeko beste modu batzuk lehen... orain softwarea egiten da hiri honetan.
Datorren astean dugu PloneConf, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatua, eta Plone bezalako software libreko plataforma batek zer suposatzen duen azaldu du Ion Lizarazu gure lankide programatzaileak Naiz Irratiko Bigarren Kafea programan.
Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan Ilusion Difussion tresnarekin sortzen ahal diren irudi artifizial bitxiez jardun dugu, adibideak erakutsiz. Baita ere Abaraska elkartea fedibertso euskalduna hedatzeko egiten ari den lanaz.