Teknologia albisteak
12

Hasi dira Batasuna.org-en itxiera lanak Interneten

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-09-02 : 14:09

Telefonica-ren bidez Internet zerbitzua duten erabiltzaileek ezin dute Batasuna.org domeinua ikusi jada. (Irakurleoi galdera: zuen pantailatik ikusten ote duzue?).

Beste alde batetik, gune ofizial horri gertatuko zaionaz aparte horra beste bat, Garzonen fiskaliak egin gura duena, are eta ikaragarriagoa: Batasuna berba debekatu nahi dute etorkizuneko Interneteko erregistroetatik

Batasuna.org-erako irismenik ez dugu jada gure bulegotik. Telefonica-ren bezero zuzenak izan gabe, gure Internet hornitzaileak Telefonicaren zerbitzu batzuk azpikontratatzen dituelako izan daiteke hori. Baina ez gaude seguru. Euskaltel edo beste enpresaren baten bidez konektatzen bazarete Internetera, konprobatu mesedez ea http://www.batasuna.org ikusterik baduzuen, eta komunikatu arren Sustatu-ra.

Telefonicaren blokeoarena azaldu da dagoeneko zenbait mediotan:

Batasuna izen-erregistroetan debekatu

Beste alde batetik, kontuan hartzekoa da Telefonicaren neurri uniltateraletatik harantzago, Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak are gauza larriagoak eskatzen dituela:
En relación con la cancelación de las páginas web u otros servicios contratados por HB-EH-Batasuna en Internet, el ministerio público interesa solicitar a la Corporación de Internet para la Designación de Nombre y Números (ICANN), con sede en Estados Unidos, la suspensión de los dominios www.batasuna.org, www.euskal-herritarrok.org y www.batasuna-barakaldo.org. También se reclama "la extracción como palabras registrables de Batasuna, Euskal-Herritarrok y Herri-Batasuna.

Alegia, euskarazko izena bera, Batasuna, oraingo eta etorkizuneko erregistroetatik debekatu nahi du. Euskal hiztegiko berba bat debekatu.

Gure txakurrari ere ezingo diogu jarri Batasuna izena? Taberna bat ezin ote da izen horrekin inon ireki? Eta txakur horri edo taberna horren inguruko web-ik ere ezin ote du inork ireki Interneten?

ICANN erakundearen jarduna aztertzen duten foroetan azaldu da dagoeneko Batasunaren debeku eskakizunaren gai hau. Horra, IcannWatch guneko eztabaida irekia

Barakaldoko Batasunaren gunea

Sustatun eman genuen orain debekatzea gura den webgune hauetako baten berri, Barakaldoko Batasuna-rena hain zuzen. Webgunea oraindik ere ikusi daiteke, baina ez dute berritu aspaldian. Bertan irakurri daitekeen moduan: hemendik aurrera ez da gehiago eguneratuko, orain arte argitaratutako berri zein eduki guztiak ikusgai jarraitzen badute ere.

Beraien webgunean aipatzen duten moduan Barakaldoko webgune honetan sofware librea erabili da, nahiz eta libre berba egunotan oso modan ez egon: webgune honetarako tresna libreak erabili ditugu (Php, Mysql, The Gimp, Apache...) software librea erabiltzearen alde gaudela adieraziz; honela, dirukeria eta pentsakera librearen kontrola bilatzen duen inperioaren islada binarioari aurre eginez.

Garzon eta Nobela, sarean

Bitartean, horra legez kanpo egoteko arazorik ez duen web bat: Garzoni Nobela ematearen aldeko weba Eta nork egin du orain patetikotzat jotzen diren moduko weba? Ba Atletico de Madril-en web ofiziala egin duen enpresak berberak.

Erantzunak

Jon Abril
2002-09-02 : 14:39

Telefonicarekin ditut telefono zerbitzu guztiak, interneterako konexioa izan ezik, Jazzfree-rekin dudala (baina Telefonicaren sarea darabil). Ez dut inolako arazorik batasuna.org webgunean sartzeko.

Karlos del Olmo
2002-09-02 : 14:57

Zentsura izaten da, zoritxarrez, erantzunik errazena nonahi eta noiznahi, batekoena zein bestekoena. Gure erakundean, esaterako, langileok interneteko sarbidea mugaturik dugu, gero eta mugatuago, izan ere. Eta ez partiduek, ez sindikatuek (batek ere ez!) ez dute zipitzik ere esan oraina rtekoan (beharbada, eurek ez dute ezelako mugarkizunik izango). Zaharrek diotenez, lagunaren erantzukizunaz fio ez dena, segur aski, bera ere ez da oso tresna zuzena izango, ez? Eta denen gainekoa, arduradunak nortzuk eta adierazpen askatasuna defendatzen duten ordezkari politikoak. Hamaika ikusteko jaioak gara eta!

Luistxo
2002-09-02 : 14:58

Hemen bulegoan Telefonica bidez daukagu, eta duela ordu batzuk irismenik ez zegoen arren, orain bai. Ez dakit oso zuzena ote den ACP-en salatzen duten hori, auskalo...



Saiatuko dira ixten, hori seguro.

pakenutzi
2002-09-02 : 15:10

Gaztelerazko esaera zaharrak dioen gisara, ondokoaren bizarra mozten dakusazunean, jarri zeurea beratzen.



Batasunarena hasera besterik ez da. Amaiera non dagoen ez dakigu. Urtea amaitu baino lehen, oker ez banago, LSSI legea jarriko du abian Aznarren gobernuak. Sareko adierazpen askatasuna itotzera dator berau.



Nahiz eta zure web orria Aruba irlan eduki, gobernuko zentsoreak, epai judizialen beharrik gabe, eskuak libre izango ditu Estatu espainolerako sarbidea ixteko.



Leioako Udondo Gaztetxean, esaterako, LSSIren kontrako lantalde aktiboa dago, informazioa nahi izan ezkero.



http://sindominio.net/metabolik/





Gai honek hautsak gogotik harrotuko ditu, jende ugari baitauka hagitz arrenkuraturik.

markos zapiain
2002-09-02 : 15:11

Euskaltel edo euskalnetekin ongi aski ikus daiteke batasuna.org gunea.

Gainera, etengabe ari dira berritzen: gero eta interesgarriagoa da.

Hiritar mordoxka ederra bagara, espainolek egin dioten propaganda baino lehen batasuna.org txukun hori ezagutzen ez genuena.

Azkenik: ez da hunkigarria Alemaniako kirolarien ausardia, Inkisiziorik ez bagenu bezala beren ereserkia ozenki abestuz?

"BATASUNA..."

Kike
2002-09-02 : 15:35

Espainiako parlamentuak Batasuna legez kanpo jartzeko onartu duen erabakian, beste web batzuk aipatzen dituzte: udal gobernua Batasunekoa duten udal gune batzuk, zein diren zehaztu gabe.



23 motiboak: http://www.elpais.es/temas/textos/bata.html



Hortik aterata:



21. En la página web de diversos ayuntamientos gobernados por Batasuna se contienen

declaraciones expresas de apoyo a condenados por delitos de terrorismo ...



Irakurri dudanez, gero Espainiako Gobernuak beste "mila" motibo gehitu dizkio txostenari. Hor ere auskalo Interneteko zenbat delitu froga dauden.

Barakaldoko BATASUNA
2002-09-02 : 21:49

Eskerrak eman nahiko nizkizueke Barakaldoko webguneari eman diozuen trataeragatik, bai irekieran bai eta oraingo garai "ez-legezko" hauetan ere.



Espainiako agintariak(komunikabideenak barne noski, berberak baitira) inoiz pentsatuko ez genuken publizitatea egin digute. Eta ganera doan.

Barakaldoko Batasunaren komunikabideetan agertu baino lehenagoko estatistikak 15-20 aldiz biderkatu egin dira. Egunero 10-15 mezu inguru jasotzen ditugu mundu osoko gizabanako zein taldeen izenean adorea eman eta elkartasuna adierazteko.

Eta hau herri mailako webgunean baldi bada, pentsa ezazue nolakoak izango diren nazio mailako webgunekoak.



Mila esker Espainiako politikero, sasi-kazetari, epaile eta fiskal guztiei. Euskal Herriak eskertuko zaituzte, hau izango baita zuen porrotaren hasikera.

Luistxo
2002-09-03 : 11:07



> Gainera, etengabe ari dira berritzen: gero eta interesgarriagoa da.



Ez dut uste. Azken berria, 28koa. 5 egun edukirik gehitu gabe. Ingeles/frantsesezko ataletan debekuen aurreko informazio berbera dago.



Mundu osotik bisita gehien jasotzen ari diren honetan eduki hori berritzen ez badute... ez da seinale ona.

Asto Rider
2002-09-03 : 11:09

Nik www.batasuna.org ederki ikusten dut, baina zalantza dut ez ote duten hackeatu: goi-goien, baner animatu bat ikusten da «FAXISMOARIA STOP» (sic) dioena...


Iban Arantzabal
2002-09-03 : 12:41

Lista haundi xamarra Batasunaren ilegalizazioaren aurka. Oraingoan Batasuna.net
helbidean agertu da eta baita lista bera hemen ere.


Tartean dira:


  • Gerry Adams, presidente del Sinn Féin (Irlanda)

  • Santiago Alba Rico, filósofo (Estado español)

  • Ignasi-Aurelí Argemi, presidente del CIEMEN (Catalunya)

  • Jaume Asens, Asociación Catalana de Derechos Humanos (Catalunya)

  • Baptista Bastos, escritor (Portugal) Claudio del Bello, editor e historiador (Italia)

  • Dabiel Bilbao, responsable de la Asociación Diáspora Vasca (Argentina)

  • Fernando Bogdanovich, profesor universitario (Brasil)
    * Salvador Cardus i Ros, profesor universitario, escritor y articulista (Catalunya)

  • Manuel Carvalho da Silva, presidente del CGTP (Portugal)

  • Jose Casanova, director d'Avante (Portugal)

  • Pete Cenarrusa, secretario de Estado de Idaho (EE.UU)

  • Gabriele Cerminara, juez (Italia)

  • Paolo Cento, diputado verde del Parlamento italiano (Italia)

  • Alfons Cervera, escritor (Catalunya)

  • Bustiano Compostu, coordinador general de Sardinia Nazione (Sardinia)

  • Franceso Cossiga, ex presidente de Italia y miembro del PPE (Italia)

  • Helber Costa, dramaturgo (Portugal)

  • Antonio Rosa Coutinho, almirante y oficial de la Revolución de los Claveles (Portugal)

  • Mauricio Fabbri, consejero provincial de Roma (Italia)

  • Glaucian Fachini Crucios, profesor de la Universidad PF (Brasil)

  • Luis Fazenda, Bloco do Esquerda. Diputado de la Asamblea portuguesa (Portugal)

  • Carlos Fazio, escritor y periodista (México)

Eta beste hainbat eta hainbat ikusiko dituzu linketan klik eginda.


anonymous
2002-09-03 : 23:16

telefonicarekin internetera konektatezn ziren gustiak, ADSL, RTB, framerelay etc..etc.. 2 egunez ezin izan dira www.batasuna.org paginara konektatatu telefonikako routerretako batek trafikoa mozten zuelako, hau bakarrik telefinikaren erabiltzaileentzat gertatzen zen, ez ordea, retevision, euskaltel, wanadoo edo eta jazztel naiz eta bere sareak erabili. hala ere, 2 egun horien ondoren berriz ere utzi du pagina ikusten

Eneko
2002-09-05 : 17:46

"Batasuna" hitza Google Bilatzailean mundo osoan hitz bilatuen "Top 10"-ean sartu da astebete honetan. Seigarren tokian agertzen da gehien bilatzen diren hitzen arteko zerrendan.


Ikusi hemen http://www.google.com/press/zeitgeist.html


> Espainiako agintariak(komunikabideenak barne noski, berberak baitira) inoiz pentsatuko ez genuken publizitatea egin digute. Eta ganera doan.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago