Teknologia albisteak

Adi, abenduaren 28an konektatu Sustaturekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2003-12-23 : 18:12

Hurrengo egunotan erritmoa jaitsiko du Sustatuk, Gabonetako oporrengatik. Baina abenduaren 28an, Inuzente Egunean, adi, sareko inuzentaden inguruko artikulu edo ale berezia aterako baitugu.

Sustatu erdi-oporretan egongo da hurrengo egunetan, Gabonak igaro arte. Baina intereseko konturen batzuen inguruan, baliteke zerbait ateratzea. Adibidez, iaz, Mayor Oreja ez zen iritsi garaiz Eusko Legebiltzarreko aurrekontuen bozketara eta Sustatun goiz hartan bertan komentatu genuen.

Aurten, egongo da egun bat bereziki adi egongo garena: Abenduak 28, Inuzente Eguna. Interneten ere izaten dira inuzentadak, eta igande horretan arreta jarriko dugu ea zer gertatu den sarean, 28ko goizean bertan artikulu batean sareko inuzentada onenak biltzeko. Zuek ere egun horretan adi bazaudete, eta inuzentaden berri baduzue, eman berria!

Ondo izan ordura arte. Ondo igaro Gabonak.

Erantzun

Sartu