Teknologia albisteak
2

Informazioaren Gizartea: Sareen topaketak Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2005-11-05 : 08:11

Azaroaren 7, 8, 9 eta 10ean, Bilboko Goi-bilera bultzatuz parte hartuko duten elkarteek edo sareek antolatutako 5 ekitaldi paralelo burutuko dira.

Zehazki, honako topaketa hauek izango dira: Global Cities Dialogue-en topaketa, SIDAR-Sarbide Unibertsalaren topaketa, Wireless Internet Institute-en topaketa, eris@-ren topaketa, e-Atlas-en topaketa.

Bilboko HIRIEN ETA AGINTARI LOKALEN INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO MUNDUKO II. GOI-BILERArekin batera egingo diren ekitaldi paraleloen helburua: urteroko topaketa antolatzea eta Agintari Lokalek Informazioaren Gizartearen inguruan egingo duten Bilboko Aitorpenaren eta Jarduketa Plangintzaren eraketan laguntzea da.

Honako topaketak antolatu dira:

Beraz, Informazio Gizartearekin zerikusia duten ekitaldiz betetako astea Bilbon, eta oraindik bai Kongresu nagusian , bai Sareen kongresu edo topaketetan izena emateko aukera dago. Gehienak doan eta irekiak dira .

Erantzunak

patxi gaztelumendi
2005-11-05 : 12:51



Irratia.com saioa egiten dugu astero, Bilbotik. Eta asteon, Bilbok hartu duen erreferentzia ikusita, bertan izateko akreditazioa ere eskuratu dugu.



Euskaraz, handik informatuko duen gutxienetakoak izango garenez, jakizue, zerbait behar izan ezkero laguntzeko prest gaudela.



Asteartean (azaroak 8) gure ohiko irratsaioan Informazioaren Gizartea eta agiten lokalak gailurrari buruz jardungo gara, eta gero ekitaldiei zein bere kontra antolatzen ari diren ekimenei jarraipena egiten saiatuko gara.



Informazioaren Gizartea sortzen eta hedatzen ari den honetan, euskarazko komunikabideok ere hor egon beharra daukagula deritzogunez, adi adi jarraitu beharko ditugu Bilbon esan, erdietsi eta proposatutakoak.



Lubaki digitala, eten digitala, Nerbioi erreka bilaka ez dadin, Ezkerraldea eta Eskuma aldea banatzen...

Sustatu
2005-11-05 : 13:35

Sustatu eta sustatuzale bat baino gehiago ere, seguru, izango dira egun horietan Bilbon. Elkar ikusiko dugu, beraz.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago