Teknologia albisteak
2

Biblia euskaraz osorik sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2006-09-26 : 12:09

EIZIE elkartearen albistegian irakurri dugu, Bibliaren testuak euskaraz sarean ipini ditu Esloveniako Bibli Elkarteak. Elizen Arteko Biblia da, euskara batuzko testu kanonikoena, hala esaterik badago. Orain arte, Word formatuan bakarrik zegoen eskuragarri sarean. Orain, bilaketa eta guzti.

Euskaraz gain, beste hizkuntza hauetan ere badago gune horretan: eslovenieraz, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz eta katalanez. Euskarazko bertsioa,

Biblija.net izeneko webguneak hizkuntza bakoitzean onarturik dauden Bibliaren bertsioak jasotzen ditu. Euskaraz, jakina, Elizen Arteko Biblia da, eta Bibliaren liburu guztiak hartzen ditu, Itun Zaharra, Liburu Deuterokanonikoak eta Itun Berria. Beste hizkuntzetan, bakoitzari dagozkion bertsio desberdinen testuak osorik biltzen ditu.

Testu libreko bilaketa egoki eta azkar dabilen (lematizazio barik, ordea, hitza deklinatua bilatu behar). Baina zita aproposak aurkitzeko balio dezake. Adibidez, hona bat:

Alai hadi, mutil, gazte haizen bitartean, izan zoriontsu heure gaztaroan, jarrai hakie heure bihotzari eta heure begien grinari.

Kohelet 11 pasartean aurkitu dugu hori. Dena den, hala jarraitzen du aipuak: Ez ahaztu, ordea, horien guztien kontua eskatuko diala Jainkoak auzian.

Biblia euskaraz.

Erantzunak

martix
2006-09-26 : 13:06

Elizak husten ari



Elizak bekatu larri pilo bat egin du eta egiten jarraitzen du eta ondorioz husten ari da. Elizak gero eta ahalmen eskasagoa du informazioa manipulatzeko eta jendeak oro har ez du zerikusirik nahi halako erakunde ikaragarri batekin, zentzunari eta adimena erabiltzeari hastapenetik beretik uko egin ziona. Benediktoren adierazpenek harritu gaituzte, bistan baita kristauak krudelagoak eta gaiztoagoak izan direla islamdarrak baino. Asisko Frantzisko bezalako martzianoak salbu, kristautasun ofizialaren historia gorroto hiltzailearena izan da. Gisakoetan gertatzen denez, Espainia eredugarri. XVIIIko lehen erdian bezain berriki Errege Katolikoek fundaturiko eta beti monarkiaren menpe ibiliriko Espainiako Inkisizioak 111 lagun bizirik erre zituen, heliozentrismoa aldezteagatik edo judu kiratsa zerielakoan. Nazismoak baino askoz ere lagun gehiago akabatu ditu Elizak. Bide batez, Pio XII.a Aita Saindua ezin hobeki konpondu zen naziekin. Elizak Voltaire, Unamuno edo Bergsonen liburuak debekatu zituen, baina ez Hitler-en “Mein Kampf.”

Elizak emakumea, homosexuala, judua eta mairua iraindu, baztertu eta garbitu egin ditu.

Bizitzaren funtsa, sexua, bekatu bihurtu eta aldi berean emakumea eta sexua berdindu ditu. Emakumea menpekotasunetik ateratzeko urrats bakoitzaren aurka egundokoak eta bi egin ditu Elizak. Jarrera horrek oinarri sendoa du Biblian, Jainkoak idatzia. "Lebitarrena" liburuan, 15, emakumeak hilekoa duenean ustela dela dio, ezin duela otoitz egin. Hilekoa duen emakume bat eseri den aulki batean eseriko bazina, zeu ere kutsatu eta ustel, zeuk ere ezin otoitz egin, hainbat bainu berezi beharko zenituzke purifikatzeko, berriro otoitz egin ahal izan aurretik.

San Pablorengandik aurrera Elizak inperio hiltzaile gehiegi bedeinkatu ditu: dotrinaren arabera, Jainkoak egin du agintaria agintari, eta men egin behar zaio, nahiz nabariki bidegabea izan. Hori Ebanjelioen idaztearekin batera hasi zen: erromatar boteretsuei koipea eman behar, Pablok sumatzen baitzuen kristautasuna indartsu eta garaile Inperio baten erlijio ofizial bilakatzeak egingo zuela, eta Jesusen heriotza juduei leporatu zieten, erromatarren erantzukizun larriagoa gezurren bidez ezkutatuz eta antisemitismo zitala abiaraziz, holokaustoak burutu eta gaur egun palestinarrek errebotez pairatzen dutena. Afganistan eta Irak kristautasunaren izenean bonbardatu dituzte. Ebanjelisten kristautasunak bultzatzen du Bush. Eta Aita Saindua islamdarrak leziatzen...

Ulergarria, jendeak polikiroldegia nahiago izatea Eliza baino. Hor ez da gorputza gaitzesten, alaiagoa izaten da. Badira arriskuak, noski, txokolate tabletaren histeria eta abar, baina ez dira Elizak dakartzanak bezain gogorrak.

Historia azterturik, kontuan harturik Elizak zer egin duen, eta baten batek erantzungo balu gizakiak hala ere beti behar dituela ereduak eta idoloak eta bitartekariak sakratura igotzekotan, orduan Jesukristo baino egokiagoa dirudi Fernando Amezketarrak, giputxa izan arren: bertsolari hobea zen, barre egiten zuen noizbehinka -Jesusek ez bezala-, inork ez du haren izenean hil, ezta gurutzea bezalako tortura-tresna bat ikur sakratu gisa distirarazi eta ezarri ere.



Markos Zapiain

2006ko irailaren 25a, astelehena

2020-09-04 : 12:45

Markos oso interesgarria iruditu zait zure erantzuna, baina Jainkoak ez du Elizak egin dituen gauzen errua. Ez begiratu Eliza, begiratu Jesus! Jesus ez da Eliza bezala, berak kristona maite zaitu. Jainkoak bedein zaitzala lagun.

Erantzun

Sartu