Teknologia albisteak

Irratia.com-en 100. saio publikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2007-11-27 : 11:11

Irratia.com ekimenak bere 100. saioa egingo du abenduaren 5ean, eta zuzeneko saioa izateaz gain, aurrez aurrekoa izango da, Bilboko Kafe Antzokian, jendez inguraturik egingo baitute, gaueko 22.00etan.

Irratia.com-en sortzaileek, Patxi Gaztelumendik eta Jabi Zabalak, beren blogetan luzatu dituzte gonbidapenak bertara hurbiltzeko. Zabalak ingelesez egin du, Basque Digital Shepherds’ Meeting* deituta elkarketara, Wall Street Journal egunkariko artikuluaren polemikari erreferentzia eginez. Euskal artzain digitalen bilkura, beraz.

Bestalde, wiki bat jarri dute sarean irratia.com-ekoek saioaren inguruko ekitaldia antolatzeko.

Erantzun

Sartu